ReceTasEusk71-80
HomePage | Zer da e-ghost? | Proiektuak | GhostWiki | Erremintak | Dokumentuak | Errezetak | Ghosteka | Ikastaroak | Estabaidak | Bilerak | Estekak | Prentsa | Kontaktua | Umorea | GhostLog | Ikasgaien Alternatibak | Gazteleraz
Contenido
Amamaren errezetak (61tik a 70ra)
- Atal honetan mundu guztiak dakizkien baina inork gogoratzen ez dituen ohiko trikimailu horiek ikusi ahal izango ditugu. Errezeta bat gehitu nahi baduzu, informa zaitez gure posta zerrendan nola egiten den. Nola egiten den jadanik jakinez gero, gehitu ezazu errezeta berria hemen.
- Errezetak, 1etik 10era
- Errezetak, 11tik 20ra
- Errezetak, 21etik 30era
- Errezetak, 31tik 40ra
- Errezetak, 41etik 50era
- Errezetak, 51tik 60ra
- Errezetak, 61etik 70era
- Errezetak, 71tik 80ra
Errezetak, 71tik 80ra
#78._Errezeta
'Titulua:' GNU/Linux-etik pelikulak PSP (MP4) formatura bilakatu
'Egilea:' Alayn Gortazar (Zurt)
Bihurketa egin ahal izateko, ffmpeg aplikazioa beharrezkoak diren liburutegiekin instalatuta egon behar da. Nahiz eta segur aski hau distribuzio guztietan beharrezkoa ez den, nik Ubuntu Breezy-rekin lan egiteko ffmpeg itur-kodetik konpilatu eta instalatu behar izan dut:
$ cvs -z9 -d:pserver:anonymous@mplayerhq.hu:/cvsroot/ffmpeg co ffmpeg
Aplikazioaren itur-kodea jeitsi dugun direktoriora joan eta instalazioa konfiguratzen dugu:
$ cd ffmpeg $ ./configure --enable-mp3lame --enable-libogg --enable-vorbis --enable-faac --enable-faad --enable-gpl --prefix=/usr/local/pspffmpeg
prefix aukeran, aplikazioa non instalatu nahi dugun jartzen dugu, sisteman dagoeneko existitzen den ffmpeg-a gainetik idatzi ez dezan.
Programa konpilatu eta instalatzen dugu:
$ make $ sudo make install
ffmpeg berria pspffmpeg izenarekin erabili ahal izateko /usr/bin direktoriotik esteka sinboliko bat sortzen dugu:
$ sudo ln -s /usr/local/pspffmpeg/bin/ffmpeg /usr/bin/pspffmpeg
'avi bideo bat PSP (MP4) formatura bilakatu'
$ pspffmpeg -i sarrera_bideoa.avi -f psp -title "Titulua" -r 29.97 -b 768 -ar 24000 -ab 32 -s 320x240 M4V00001.MP4
non:
-i: sarrerako bideo-fitxategiaren izena -f: irteera fitxategiaren formatua(psp: "psp mp4 format") -title: "PSPko bideoaren titulua" -r: segunduko frame kopurua (fps) -b: bideoaren ''bitrate''-a (kbit/s) -ar: soinuaren frekuentzia (Hz) -ab: soinuaren ''bitrate''-a (kbit/s) -s: bideoaren bereizmena (zabalera x garaiera)
Balio hauekin dirudienez soinu eta bideoaren arteko sinkronizazioa nahiko onargarria da. Ala eta ere konbinazio ezberdinak saia ditzazkezue...
Orain .MP4 fitxategia PSPko /MP_ROOT/100MNV01 direktoriora kopiatu besterik ez da falta. Direktorio honetako fitxategiak zenbakiaren arabera ordenatuta daude (M4V00001.MP4, M4V00002.MP4, ...) eta izen hauek erabiltzen ez badira, ez dira PSPko menuan agertuko. (Ikus. [GNU/Linux-pean PSP-a modu egokian nola muntatu |#77._Errezeta])
'Thumb moduan erabiltzeko, bideotik fotograma bat atera'
$ pspffmpeg -y -i M4V00001.avi -f mjpeg -ss 00:05:00 -vframes 1 -s 160x120 -an M4V00001.THM
donde:
-y: irteera fitxategia existitu ezkero gainetik idatzi -i: zein fitxategitik lortu nahi den fotograma -f: irteera fitxategiaren formatua (jpg) -ss: bideoko zein momentu lortu nahi den (hh:mm:ss[[.xxx]]) -vframes: grabatu nahi den frame kopurua -s: argazkiaren bereizmena (zabalera x garaiera) -an: soinua ezgaitu
Azkenik .THM fitxategia bideoak dauden direktorio igualera kopiatzen dugu. Thumb fitxategiaren izena ordezkatu nahi den bideoaren berdina izan behar da.
Informazio gehiena CRySoL taldearen errezeta honetatik lortu dut: http://crysol.inf-cr.uclm.es/drupal/node/138
#77._Errezeta
'Titulua:' GNU/Linux-pean PSP-a modu egokian nola muntatu
'Egilea:' Cymo
GNU/Linux-pean PSP-a modu egoki batetan muntatzeko, era honetara egin beharko dugu:
$ mount /dev/sda1 /media/psp ''''-o shortname=win95''''
Oharrak:
Benetan garrantzitsua dena, aukera hori gehitzea da (shortname=win95)
/dev/sda1 eta /media/psp orientagarriak besterik ez dira, bakoitzak nahi duen lekuan muntatu dezake eta nahi dituen aukerak gehitu (uid=nire_erabiltzailea, ....)
Hau dena, fitxategien izenak (M4V00001.MP4, M4V00002.MP4, ...) MAIUSKULAZ gorde ahal izateko egiten da, guztiak ondo funtziona dezan.
#73._Errezeta
'Titulua:' GNU/Linux-etik PSP-aren 1.0 firmware-arentzako aplikazioak, 1.5 firmware-arentzako formatura bilakatu (eta alderantziz)
'Egilea:' Alayn Gortazar (Zurt)
PSP-an exekutatu ahal diren aplikazioak instalatuta dagoen firmware-arekiko dependenteak dira, baina badaukagu dagoeneko GNU/Linux-pean formatu batetik bestera bilakatzeko modua.
Honetarako, hemen edo gustokoen duzun bilatzailean aurkitu ahal izango duzun, pbped aplikazioa erabiliko dugu.
'1.0 firmware-arentzako formatutik 1.5-ekora bilakatu nahi badugu'
EBOOT.PBP fitxategia dagoen direktoriora goaz eta hurrengo komandu hau exekutatzen dugu (honetarako pbped fitxategia PATH-ean egon beharko da)
$ pbped -n -E EBOOT.PBP aplikazioaren_izena
Honek, fitxategi egitura hau sortuko du:
1.5/ aplikazioaren_izena/EBOOT.PBP aplikazioaren_izena%/EBOOT.PBP
PSP-aren menuan, ohiko "Datos dañados" ikonoa agertzerik ez nahi badugu, aplikazioa hurrengo modu honetan bihurtu ahal dezakegu:
$ pbped -n -c -E EBOOT.PBP nombre_aplicacion
honek, ondoko fitxategi egitura sortuko duelarik:
1.5/ aplikazioaren''izena''''''''''''''''''''''''''''''''''''''''''''''''''''''1/EBOOT.PBP aplikazioaren''izena''~1%/EBOOT.PBP
'1.5 firmware-arentzako formatutik 1.0-ekora bilakatu nahi badugu'
$ pbped -m -E 1.5/aplikazioaren''izena%/EBOOT.PBP -e 1.5/aplikazioaren''izena/EBOOT.PBP aplikazioaren_izena
honek, ondoko fitxategi egitura hau sortuko du, non beharrezkoa den EBOOT.PBP fitxategia aurkituko den:
1.0/ aplikazioaren_izena/EBOOT.PBP
Eta gaurkoz, hau da dena :D