QueEsEGHOSTEusk

De GhostWiki
Revisión del 16:36 29 ago 2010 de AdminGhost (discusión | contribuciones) (PhpWikiMigration)
(dif) ← Revisión anterior | Revisión actual (dif) | Revisión siguiente → (dif)
Saltar a: navegación, buscar

HomePage | Zer da e-ghost? | Proiektuak | GhostWiki | Erremintak | Dokumentuak | Errezetak | Ghosteka | Ikastaroak | Estabaidak | Bilerak | Estekak | Prentsa | Kontaktua | Umorea | GhostLog | Ikasgaien Alternatibak | Gazteleraz


Zer da e-ghost?

~guest@e-ghost$ cat ~/ghost.txt

e-ghost "ESIDE's GNU Hi-tech and Open Source Team"-a da, GNU eta Software Askearen inguruan jakin-mina duen eta honen alde unibertsitatean zerbait egiteko izugarrizko gogoekin dagoen jende multzo bat.

e-ghostek bizialdi motza dauka (estraofizialki, 2002. urtearen hasieran jaio ginen). Momentuz web honen edukien eta gure proiektuen definizioen inguruan lanean diardugu. Nola ez, laister e-ghosteko webgunea erreferentzi puntu bihurtzea espero dugu ;-)

Gai hauek ardura badizute edo parte hartu nahi baduzu, ipini zaitez gurekin harremanetan zalantza barik. Harpidetza berriek pozez zoratzen gaituzte. Gure banatze-zerrendara mezu bat idatzi edota zure izena eman talde honetan parte hartzeko. Kontaktu atalean, zer egin behar duzun azaltzen da. Beste aldetik, irc.freenode.net zerbitzarian dagoen #ghost kanaletik ere pasa zaitezke gurekin kontaktuan jaratzeko.

Ez eduki beldurrik gai hauetaz ezer ez badakizu, e-ghost jakin-min talde bat da, ez mundu guztiak asko dakien talde espezializatu horietako bat. Gu moduko "mamu" baten ohiko profila guru bat deitu ahal genitzazkeen horietatik guztiz aldenduta dago. Inolako hierarkiarik ez dugunez, gure funtzionamendua bileren bitartekoa da, hauetara edonor etortzera gonbidatuta dagoelarik ;)